XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2) Coulomben legearen balioa, elektrostatikan kokatzen da; hau da, kargek geldiunean egon behar dute behatzailearen erreferentzi sistemarekiko, edo lehen-lehenengo hurbilketaz, higitzekotan, oso abiadura txikiaz egin beharko lukete argiarenarekin alderaturik.
3) Coulomben legea erabat zuzena izan dadin, kargek puntualak izan behar dute.
Begi-bistakoa denez, lege hau interakzio grabitazionalaren gaian aurkitu genuenaren antzekoa da.
Han, ondoko hau aurkitu genuen:
Sakonkiago aztertuko ez badugu ere, bi lege hauen arteko paralelismoa guztiz argi agertzen zaigu.
Coulomben legearen adierazpenean, Ke eta q direlakoak determinatzeke geratu zaizkigu.
Honetaz baliaturik, bietariko bati balio bat ematen badiogu, bestea zuzenean aurki dezakegu; alegia, bata finkatuta bestea erabat determinaturik geratzen da.
Azken batez, honek unitate-modu bat definitzera garamatza.
Arrazoi historikoengatik, Ke konstanteari 10-7 c2 balioa ematen zaio, non c delakoa argiak hutsean duen abiadura den.
Guzti hau dela eta, hauxe idatz dezakegu: non C delakoa karga-unitatea adierazteko darabilgun ikurra den.
Ke-ren dimentsioak hauexek dira Nazioarteko Sisteman:
Lehentxeago aipatu dugunez, behin Ke finkatuz q ere finkatuta geratzen da.
Honetaz, q delakoaren unitatea definitzeko balia gaitezke, berau Coulomb izenaz ezagutzen eta C letraren bidez adierazten dugularik.
Hauxe da, hain zuzen, Coulomb unitatearen definizioa: